miércoles, 29 de octubre de 2008

TOP 7

1. www.google.com

Interneten sartu ginen lehenengo egunetik erabili dugu webgune hau gure bilaketei ekiteko. Edozein hitz sartu eta segituan lortzen ditugu milaka webgune ezberdinentzako linkak. Eguneroko bilaketetako eta gure ikasketetako lanentzako oso interesgarria da honako hau.

2. www.youtube.com
Milaka bideo aurki ditzakegu webgune honetan. Gure ikasketei buruzko bideoak, bideoklipak...une entretenigarriak pasa eta ikasteko aproposa. Egunean miloika bisita izaten dituen webgunea da, bertara edozeinek izena eman eta bideoak igotzeko aukera dauka.

3. www.keepvid.com
Gure ikasketentzako oso baliagarria da webgune hau. Honi esker bideoak modu azkarrean jeitsiko ditugu gure ordenagailura. Hamabost minutu baino gehiagoko bideoak zenbaitetan oso neke jeisten zaizkigu, eta honen bidez erraztasunez eta modu azkarrean eskuratuko ditugu.

4. www.mogulus.com
Bloggetan argitaratu ditugun telebista kateak webgune honen bitartez egin ditugu. Publizitate zein ikusentzunezkoek praktikatzeko oso abiapuntu ona izan da webgune honen ezagutza. Bertara youtube-n zein gure ordenagailuetan ditugun bideoak igo ditzakegu. gainera telebista kate honek zuzeneko retrasmisioa ere onartzen du.

5. www.eitb.com
Euskal irrati eta telebista erakundearen web orria da honako hau. Albisteak, bideoak, muika eta bestelako baliabideak aurki ditzakegu bertan. Euskaldunon erabilerarako webgune interesgarria iruditzen zait. Foroak eskaintzen duen gertutasunaz gain, egunerokoak diren gaiak ere tratatzen baitira.

6. www.zamzar.com
Webgune honen bitartez gure lanetako formatuak aldatzea posible izango zaigu. Word-eko dokumentu bat pdf formatura pasa daiteke denbora gutxian, eta honela ere, beste hamaika. Formatu desberdinak ezagutzeko eta trebatzeko aproposa da hau.

7. www.leti-letiboop.blogspot.com

Nire blogg-a da honako hau. Bertan klaseko praktikak eta nik egindako telebista katea ikus daitezke, publizitate eta harreman publikoetako ikasleok interneten ematen ari garen lehen pausoak ikus daitezke. Interesgarria iruditu zait hau aipatzea, izan ere, gu burutzen ari naizen lan bat da eta azken hilabete honetatik aurrera sarritan erabiliko dudan webgunea

No hay comentarios: