jueves, 15 de enero de 2009

bestpubli Telebista




Kaixo denoi!
Hemen duzue bestpubli telebista, zein beste hiru telebista kateekin batera eskuragarri ditugun iragarki guztien berri izango duzuen.
Gure katean, izenburuak aditzera ematen digun bezala, iragarki hoberenak ikusteko aukera izango duzue. Bertan kotxeak, edariak, koloniak...eta milaka gauza desberdin iragartzen dituzten iragarkiak ikusiko dituzue. Gainera, prebentzio planak iragartzen dituzten iragarki kanpainak ere txertatu ditugu berton.
Espero dugu gure atala zuen gustokoa izatea!



mogulusekin arazoak direla eta guk jarritako programazioa baliteke ez etortzea bat telebistaren programazioarekin. Hau guk konpondu ezinean gauden araozoa da. Barkatu eragozpenak.



  • Programazioa:

  • 08:00 / 20:00 gmt+1: Prebentzioa, genero biolentziari buruzko iragarkiak, drogen aurkako kanpinen iragarkiak..

  • 09:36 / 21:36 gmt+1:Kotxeak eta ekintza globalak, kotxeei buruzko iragarkiak, ekintzen aurkezpenen iragarkiak, iragarkien making of etab. ikusteko aukera duzue atal honetan

  • 00:44 gmt+1:Danetarik, Atal honetan gai guztietako iragarkiak ikusiko dituzue, baita batzuen grabaketa prozesuak ( making of ) ere
    03:15 gmt+1:Kosmetika, hemen kolonia iragarkiak, krema iragarkiak etab. ikusiko dituzue. Orien artean iragarkien making of batzuk txertatu ditugu

  • 05:00 gmt+1:Edariak, non coca-cola, fanta, cruzcampo eta hamaika edari markek egindako iragarkiak ikusteko aukera duzuen


On demand programazioa:



  • Kosmetikari buruzko iragarkien atalaren sarrera

  • Edarien iragarkiko atalaren sarrera

  • Kotxeen, making of eta ekintzen aurkezpenaz aritzen diren iragarkien atalaren sarrera

  • Prebentzio kanpainak iragartzen dituzten iragarkien sarrera

  • Gai guztietako iragarkien sarrera

    Egileak: Urtzi Picher, Maddi Monclús, Leticia García eta Iratxe Varela

    Telebista kate hau Advertisment TV telebistaren barnean egongo da laster

miércoles, 10 de diciembre de 2008

Hezkuntza 2.0

Guk egindako lana youtube-n argitaratu dugu, honako hau da helbidea:
Besterik gabe, atsegingo duzuelakoan.

Leti eta Urtzi




miércoles, 29 de octubre de 2008

wikipediarako sarrera

www.leti-letiboop.blogspot.com

Leticia A. Garciak 2008ko urrian sortutako blogg-a da honako hau. Interneten gazte honek burutu duen lehen pausoa da, oraindik ere bisitari gutxi dituena. Bertan publizitate eta harreman publikoetan lizentziatua izateko egiten ari den lanak argitaratzen dira. Gainera, berak sortutako telebista katea ere ikus daiteke.

18 urte gorakoei zuzendutako webgunea da, musika eta umorea gogoko dutenei zuzendua. Euskaraz zein gaztelaniaz ekoiztutako lanak ikus daitezke.

IKUS GAINERA:
www.ikasvlogak.blogspot.com

TOP 7

1. www.google.com

Interneten sartu ginen lehenengo egunetik erabili dugu webgune hau gure bilaketei ekiteko. Edozein hitz sartu eta segituan lortzen ditugu milaka webgune ezberdinentzako linkak. Eguneroko bilaketetako eta gure ikasketetako lanentzako oso interesgarria da honako hau.

2. www.youtube.com
Milaka bideo aurki ditzakegu webgune honetan. Gure ikasketei buruzko bideoak, bideoklipak...une entretenigarriak pasa eta ikasteko aproposa. Egunean miloika bisita izaten dituen webgunea da, bertara edozeinek izena eman eta bideoak igotzeko aukera dauka.

3. www.keepvid.com
Gure ikasketentzako oso baliagarria da webgune hau. Honi esker bideoak modu azkarrean jeitsiko ditugu gure ordenagailura. Hamabost minutu baino gehiagoko bideoak zenbaitetan oso neke jeisten zaizkigu, eta honen bidez erraztasunez eta modu azkarrean eskuratuko ditugu.

4. www.mogulus.com
Bloggetan argitaratu ditugun telebista kateak webgune honen bitartez egin ditugu. Publizitate zein ikusentzunezkoek praktikatzeko oso abiapuntu ona izan da webgune honen ezagutza. Bertara youtube-n zein gure ordenagailuetan ditugun bideoak igo ditzakegu. gainera telebista kate honek zuzeneko retrasmisioa ere onartzen du.

5. www.eitb.com
Euskal irrati eta telebista erakundearen web orria da honako hau. Albisteak, bideoak, muika eta bestelako baliabideak aurki ditzakegu bertan. Euskaldunon erabilerarako webgune interesgarria iruditzen zait. Foroak eskaintzen duen gertutasunaz gain, egunerokoak diren gaiak ere tratatzen baitira.

6. www.zamzar.com
Webgune honen bitartez gure lanetako formatuak aldatzea posible izango zaigu. Word-eko dokumentu bat pdf formatura pasa daiteke denbora gutxian, eta honela ere, beste hamaika. Formatu desberdinak ezagutzeko eta trebatzeko aproposa da hau.

7. www.leti-letiboop.blogspot.com

Nire blogg-a da honako hau. Bertan klaseko praktikak eta nik egindako telebista katea ikus daitezke, publizitate eta harreman publikoetako ikasleok interneten ematen ari garen lehen pausoak ikus daitezke. Interesgarria iruditu zait hau aipatzea, izan ere, gu burutzen ari naizen lan bat da eta azken hilabete honetatik aurrera sarritan erabiliko dudan webgunea

viernes, 24 de octubre de 2008

HERRIALDE ETA JENTILIZIOEN ARIKETA

0.
0.A Al Gore estatubatuarrak, Luxenburgoko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herriko bidea
hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.

1.

1.A Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan

2.A
2.A Litekeena da Marokon edo Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak

3.
3.A Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen
dituztenak.

4.
4.A Georgiako hiriburuan, Tfilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta
euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.

5.
5.A Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen
hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.

6.

6.A Euskal arrantzaleek Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsaspiraten
beldur.

jueves, 9 de octubre de 2008

ONGI ETORRI!!

AUPA DANOI!

PUBLIZITATEKO IKASLE BAT NAIZ, ETA MOGULUS WEB ORRIAREN BIDEZ TELEBISTA KATE BAT ARI GARA EGITEN. PROBA MODUAN ARI NAIZ LERRO HAUEK IDAZTEN, EA ONDO ATERATZEN ZAIDAN.

BESTERIK GABE,

ONGI ETORRI DANOI.

LETI